Gasa duten edariak
Sprite, lima eta limoizko edari arina, garden eta txinpartatsua, freskatze-ahalmen handikoa.
Sprite berez freskagarria den edari bat da; izan ere, ez du aroma artifizialik, ez koloratzailerik eta ezta kontserbagarririk ere, eta hortik datorkio hain bereizgarria den kolore gardena eta beraren lima eta limoizko zapore handia, haren burbuilak eta haren azukre-eduki txikia ere (lima eta limoizko gainerako edari freskagarri azukredunek baino % 70 gutxiago).
Gainera, azukrerik gabeko barietate bat du, ahalmen freskagarri osoa eta lima-limoizko zapore paregabea gordetzen dituena.
Hala, Sprite oso egokia da egarria ase nahi duzun une horietarako, baina gainera oso edari ona da nahastuta kontsumitzeko edo zure janariekin hartzeko.
Izan ere, Sprite -1975 eta 1976 bitartean heldu zen Espainiara, AEBetan 1961ean merkaturatu ondoren- nortasun nahastezina eta benetakoa duen marka oso freskagarri bat da.