Coca-Cola Light (Azukrerik gabe, Kaloriarik gabe) - euskera

cocacolalata light

Azukrerik gabe.

Kaloriarik gabe.

Espainian 1984an lehenengo aldiz merkaturatua, zapore paregabe, berezi eta oso erakargarria bilatzen duten pertsonen edaria da. Edaria 1982an merkaturatu zen aurreneko aldiz AEBetan, Diet Coke bezala, eta berehala hedatu zen nazioartean. Beraren arrakasta eta onarpen erraldoiaren arrazoiak markaren irudi ona eta publizitate-kanpaina ospetsuak dira, neurri batean. Nolanahi ere, beraren sekretua are errazagoa da: beraren ahalmen freskagarria eta beraren zapore paregabea, kontuan hartuta Coca-Cola sabor light sin azúcar-ek, Coca-Cola sabor light al limón sin azúcar, Coca-Cola sabor light sin azúcar sin cafeína, Coca-Cola zero azúcar, Coca-Cola zero azúcar Cherry eta Coca-Cola zero azúcar zero cafeínak bezala, ez duela kaloriarik.

Gomendagarria da elikadura bariatua, moderatua eta orekatua izatea, eta baita bizi-estilo aktibo eta osasungarria ere.

Edari freskagarri aromatizatua. Edulkoratzaileekin.

Osagaien adierazpena: ur karbonatatua, koloratzailea: E-150d, edulkoratzaileak: E-952, E-950 eta aspartamoa, azidotzaileak: E-338 eta E-330 eta aroma naturalak (kafeina barne sartuta).

Badu fenilalanina-iturri bat.

Light: azukrerik gabe.

Nutrizio-informazioa 100 ml bakoitzeko

100 ml

Balio energetikoa:

 

0,2 kcal

0,8 kJ

Gantzak:

0 g

      horietatik, aseak:

0 g

Karbono-hidratoak:

0 g

      horietatik, azukreak:

0 g

Proteinak:

0 g

Gatza:

0,02 g